AIC-Automotive Intelligence Center sektore publiko eta pribatuaren arteko gogoeta-prozesu baten emaitza da; ibilgailuen sektorean lehiakortasunera bideratutako bide berriak bilatzea du helburu. Horretarako, XXI. mendeko erronka eta desafio berriei erantzuna emateko moduko zentro-eredu berri bat bilatu zen.
2006ko urrian, administrazioak eta sektore pribatuak fundazio bat eratu zuten, Zentroa dinamizatu eta laguntza emateko asmoarekin. Bazkide sortzaileak honakoak izan ziren: Bizkaiko Foru Aldundia, Amorebieta-Etxanoko Udala, Ermuako Udala, ACICAE-Euskadiko Automobilgintza Klusterra, ZF Lemförder TVA, Pierburg, CIE Automotive, Amaya Telleria eta Microdeco.