Definizioa

AIC-Automotive Intelligence Center bere alorrean parekorik ez duen zentroa da; automobilgintzaren sektorean balioa sortzea du helburu, berrikuntza irekiaren kontzeptuan oinarrituta, non enpresek beraien lehiakortasuna hobetu dezaketen, lankidetzaren bidez. Merkatuko orientazioa kontuan, ezagutza, teknologia eta industria garapena bateratzen ditu, egitura bakar batean.

Sektorean balioa sortzea da zentroaren helburua, alderdi desberdinak kontuan hartuta:

  • Pertsonak, profesionalik onenak heziz.
  • Prozesuak, teknologia aurreratuetan lider izanez.
  • Produktuak, ibilgailuaren garapen-zikloan barrena aurrera eginez.

AIC-Automotive Intelligence Center-ek honakoetan ardazten du bere egitekoa:

  • Egituran integratzea gaitasun guztiak, tokikoak zein nazioartekoak.
  • Zenbait jarduera abian jartzea, independenteak baina elkarren artean osagarriak.
  • Dinamika eta abiadura desberdinekin lan egitea, tokiko enpresari erantzuna emateaz gain, multinazionalak eta ibilgailu-egileak ere kontuan hartzeko.

Automozio Zentroak diziplina anitzeko lana eta kualifikazio altuko pertsonen arteko koordinazioa bilatzea du helburu. AIC-Automotive IntelligenceCenter ACICAE-Euskadiko Automobilgintza Klusterrak kudeatzen du, eta Bilbon kokatuta dago (Amorebieta-Etxano eta Ermua).

©2014 AIC - Automotive Intelligence Center | Parque Empresarial Boroa P2-A4 - 48340 - Amorebieta-Etxano (Bizkaia) | Tel.: +34 94 656 94 00 - Fax: +34 94 656 93 99