Noticias

AIC-ek Benchmark proiektua abiarazi du


Sektoreko joerak modu sistematikoan eta erabilgarrian aztertzeko balio izango du proiektuak.

Bilbo, 2017.6.14--- AIC-Automotive Intelligence Center-ek AIC Benchmark proiektua abiarazi du: ekimen europarra da, merkatuko ibilgailuen benetako kasuak aztertzen eta elkarri eragiten, sektoreko joerak modu sistematikoan eta erabilgarrian aztertzeko sortu dena.

 

Aurtengo edizioan –ekainaren 27an izango dena–, egiturazko konponbideak garatzeko estrategiak izango dira azterketaren xede, karrozeria, xasis eta esekidurako osagaiak barne. Horretarako, A2Mac1, ACICAE eta AIC-ko adituek ibilgailuen fabrikatzaileen politikak aztertuko dituzte eta ezaugarri desberdinetako hiru ibilgailuren –Volvo XC90, Jaguar XE eta BMWi3– egiturazko osagaiak xehe-xehe analizatuko dituzte.

 

Horiek horrela, ibilgailuen zati fisikoak bertan izango dira eta aztertu egingo dira, hots, teknologiak eta produktu kontzeptuak nahiz ezaugarri teknikoak, pisuak eta materialak alderatuko dira. Jardunaldi horren helburu nagusia da ibilgailuen joerak eta bilakaera hurbiletik ezagutzea, horiek hainbat segmentutan duten etorkizuna eta gainerako gametatik bereizten diren ezaugarriak ezagutzea eta merkatuko kokapenaren gaineko erabakiak hartzea erraztea.

 

AIC fundazio pribatua da eta 30 erakunde eta 700etik gora lagun ditu instalazioetan. Fundazioaren egituran, berrikuntza, prestakuntza, teknologia eta industri garapeneko jarduerak aurkezten dira, automobilgintzaren lehiakortasuna hobetzearren. 

©2014 AIC - Automotive Intelligence Center | Parque Empresarial Boroa P2-A4 - 48340 - Amorebieta-Etxano (Bizkaia) | Tel.: +34 94 656 94 00 - Fax: +34 94 656 93 99